Barne-dekorazioa

Barne-dekoraziorako osagarriak

Puritito Erdin zure etxea dekoratzeko behar dituzun osagarri guztiak aurkituko dituzu: geure diseinua, neurrira egindako lanak, burdina, altzairu herdoilgaitza eta aluminioa erabiliz oinarrizko materialtzat eta, batzuetan, egurrez eta beiraz** osatuz.

Barne-dekorazioko osagarrien artean, produktu sorta amaigabea da, ez da mugarik jartzen ez formetan, ez osaeran, ez erabilgarritasunean; izan ere, artisauak berak izaten dituen ideietatik kanpo, bezeroak berak emandako ideia lantzeko zerbitzua ere eskaintzen dugu.

Barnerako dekorazio osagarrien adarrean, hauek aurkituko dituzu: ispiluak, apalak, mahaiak, aulkiak, bainugelako altzariak, ateen heldulekuak, egongelako altzariak, era guztietako eskailerak, botilategiak, oheburukoak, bainugela eta sukaldeko gainak, argazki markoak eta zuk nahi duzun beste edozein osagarri eta zuk nahi bezala.

Bainugelak

 Diseinatu zuk zeuk zure bainugela. Gaina eta osagarriak ere bai (eskuoihal euskarriak, ispiluak, pareta argiak...). Konbinatu beiraren arintasuna, zuraren epeltasuna edo silestoneren dotorezia burdinaren soiltasunarekin edo herdoilgaitzaren argitasunarekin. Ikus argazkiak

Eskailerak

 Purititoren produktuen artean izarra; urte askotako esperientziak eta era guztietako eskailerekin egindako borrokek bermatzen dute hori. Eskailera kiribil obalatuetatik hasi eta etenunedun eta eskailburu gabeko eskaileretaraino; Erdi ezinezko eskailerarekin topo egiteko irrikaz dago. Balio erantsia? Diseinu berdingabea. Ikus argazkiak

Altzariak

 Dekorazioaz hitz egiten badugu eta barne dekorazioaz hitz egiten badugu, altzarien atalak garrantzi berezia hartzen du: mahaiak, aulkiak, arasak, apalak, oheburukoak, kakotegiak, ateen heldulekuak... eta nahi duzun guztia. Ikus argazkiak

Lanparak

 Diseinu ezin originalagoak. Argiaren proiekzioa artearen bidetik doa. Diseinurik soilena lanpara bihurtutako eskulturaren aurrean. Ikus argazkiak

Beste osagarri batzuk

 Ateak: ate lerragarri independenteak edo finkodunak eremuak mugatzeko. Kanpoko ate eraisgarriak. Denda eta tabernetako barne diseinua: erakusleihoen azken ukituetatik hasi eta barneko azken xehetasuneraino.Ikus argazkiak